Aņezcar en la red / Aņezkar sarean
Secciones  
  Inicio
  Noticias de Añézcar
  Datos generales
  Concejo
  Parroquia
  Personas
  Paseos
  Galería de fotos
  Fotografías antiguas
  Noticias del siglo XX
  Sociedad Ezkidi
  Agenda cultural
  Euskaraz ere bai!
  => Esteban Lazkoz
  => Zendealdia 2010
  => Euskara gure herrian
  => Elkarrizketa
  => Zindiku Taldea
  Comercio e industria
  Enlaces de interés
  Contacto
  Foro
  Encuestas
© Concejo de Añézcar 2009 Añezkarko Kontzejua
Elkarrizketa


ELKARRIZKETA




Ramona Legaz: 
Altxor bat gure herrian





Ramona Legaz Urrutia Abaurregainan jaio zen duela hirurogei ta sei urte. Nahiz eta gaur egun Iruñean bizi, ia ia egunero ikus dezakegu Añezkarren bere txakurrak zaintzen, Simón senarrarekin batera. Ramonak, oso atso jator eta maitagarria izateaz gain, altxor handi bat gorderik dauka, bihotzean gorderik gainera: Aezkoako uskara! Berarekin elekatu genuen eta hemen duzue izan genuen berriketa.

L: Abaurregaineko jendearekin erlazioa al duzue?
R: Bueno bai, batzuk bizi dira Burladan ta funeraletan enkontratzen gira.
L: Eta hor hitz egiten duzue euskeraz beti?
R: Bai, beti ez baina anitz. Senarrek ez dakite, baia (baina) guk pixka bat elekatzen dugu. Baia gori (hori), ene senarra berak ez daki euskara eta nik ez dut praktikatzen.
L: Eta Abaurrera joaten zarete?
R: Bai. Domine Sanduen gan (han) egon gine (ginen), eta orai ez dakit izein (izango) gire, pues primaeran izein gire baita ere.
L: Eta han familia al duzue?
R: Bai, goñatu bat eta lehengusua dut.
L: Euskaldunak?
R: Bai, oh! Goñatua anitz! Herrian dagon lehengusuak ez daki goinbertze (hainbertze)…
L: Orduan, Ramona, zu non jaio zinen?
R: Aburregeinen.
L: Eta gurasoak Abaurregainakoak zenituen?
R: Aita ta ama? Bai bai. Ta apitxiak ere. Apitxi deitzen da…
L: Apitxi zer da?
R: Abueloari, deitzen da gan apitxi. Apitxi ta amutxa.
L: Eta herria anitz aldatu da, ezta?
R: Bai, anitz jende fan (joan) da gandik (handik). Etxeak berritu dituzte, kanpotik eta barne, kalefakzio egine dute... baia gero, gandik kapitalera etorri dena igandez ta sabaduz faten da gara (hara), baia bertze gisan guti, jende gutiago da. Badira etxeak hertsirik.
L: Eta lehen, orain baino gehiago hitz egiten zen euskaraz?
R: Bai bua! Guk etxean beti. Eta gero, ene anea (anaia) eta arrebak hilik dauzkit baina haekin, pues nik telefonotik eta beti uskaraz. Gan (han) deitzeagu uskara, ez euskara. Uskara.
L: Erronkarin bezala?
R: Bai.
L: Ederki, eta zer gehiago?
R: Pues labrariak zire (ziren). Eta gero behiak bagenduze, leher behi. Orai ere goñatua ta semea baita ere labrariak dire ta behiak badituzte, multzo bat, ta gala (hala) segitzen dute.
L: Non dauzkate behiak? Etxean?
R: Bai bai, neguan gan leher elur, orai ez du elur egiten baia lehen uh! Eta orai pues ateratzen dituzte kanpora egun ona dagolarik, bertzenaz barnean beti.
L: Eta inguruko herriekin harremana al zenuten?
R: Bai, tratu baginduen. Abaurrepekoekin anitz, ordea, Jaurtakoekin (Jaurrietakoekin) ez gindue goinbertze. Orduan, ez baize autorik eta ja, pues ez gine herritik ateratzen. Solo arrosariora arratsez eta gero pues igandez arrosariora baita ere, gan egun oro egiten zen. Eta gero ba karreteran paseara. Ahaideak zituenak bertze herrietan, Aburrepean ta Gareban (Garaioan) faten zire baia ez ginduenak pues ez gine faten ez festetara ta ja.
L: Festetara ere ez?
R: Ez, ez. Ordun ez zen ostaturik eta ja. Eta ahaidik ez zuenak nora fan behar zuen afeitera?
L: Afeitara zer da? afaltzera?
R: Bai. Guk erraten dugu deseinua goizian, aldamortzua hamarretakoan, gero oron bata terdian bazkaria ta arratseko afaria.
L: Ta berendua?
R: Udan bai, orai ez da berendu egiten.
L: Eta Abaurregaineko festak, nolakoak ziren?
R: Pues musikoak Irunberritik faten zire. Bazkaldu ongi eta gero dantzatu, ta ez zen gehagorik. Gala zire festak gan beti.
L: "Agarrao" dantzatzen zenuten?
R: Ah bai. Jota eta agarrao.
L: Jota, purrusalda…
R: Ez, purrusalda gan ez. Gan jota eta gero agarrao, bai.
L: Eta apaizak, ez zuen ezer erraten?
R: Ez zuen ja erraten. Ematen zuen meza eta gero etortzen ze Iruñera. Auto bat bazuen denbora garetan (haietan). Ahaide zen Amadeo Marcorekin. Apellidua zen igual, deitzen zen Martín Marco.
L: A bai?
R: Bai, eta etortzen ze Iruñera. Igandez solo ez, artzegunak ere etortzen ze.
L: Eta euskalduna zen?
R: Ez, Nabaskueskoa.
L: Bueno Ramona, eta noiz ezkondu zineten?
R: Baia gori erderaz beharko dut klaro! En mil novecientos sesenta, berroi ta bederatzi urte ezkonduik, bai.
L: Eta bizitzera nora fan zineten?
R: Pues lehenik fan ginen Zubirira, ta gan egon gine hiru urte. Gan Simonek Magnesitan lan egiten zue. Gero etor ze lanera Perfil en Frío, eta ya etor gine Iruñara ta gen (hemen) gaude, bai.
L: Ta Simon nongoa da?
R: Zirizakoa.
L: Eta Zirizara faten zarete?
R: Ez, gan ez du ya orai famili Simonek. Denak hona etor zire hona, Iruñera. Bueno, ane (anai) bat badu Frantzian, Kanbon. Bertze guziak gen daude. Hameka zire, hameka haurride!
L: Orai, Ramona, zakurrak dituzue baina… nola hasi zineten zakurrekin? zaletasun hori nondik datorkizue?
R: Aburregeinen beti bagindue txakurra behiendako. Ta niri gustatzen zitzaizkiden, bueno, bitxo guziak, behiak eta guziak. Gero Zubirin gindaude etxe batean, ta Simon kazaria baizen, eta orduan baizen leher kaza, erosi zuen txakur bat: Setter bat. Eta gero bertze bat erbi kazatzeko. Gan ongi gindauden bi txakurrekin, baina gero etorri gindelarik Iruñera, pues klaro, pison ez gindezke eduki txakurrak, ta Simonek erraten zue: “Jo, eta ni orai kazara fan gabe ta, kaliperrak?
L: Zer da?
R: Eleka duket erderaz? ba grabatuko da!
L: Bai, bai, berdin da.
R: Codorniz.
L: Ah bai! oso polita.
R: Ta kaliperendako behar du txakurra, eta erraten zue: “Jo, ta orai nik txakurrik gaberik ez duket kaliperrik kazatu”. Eta erran nion: pues edukiko dugu txakur bat, hona, etxean!
L: Iruñean?
R: Iruñen, ta eduki gindue, oso polita! Bainuan edukitzen gindue ta ateratzen gindue paseara. Gero gura (hura) zahartu ze eta hil ze. Orduan Simonek erosi zue bertze bat, setter bat, eta pagatu zue mila duro! Eta gala hiru umealdi hazi ginduzen etxean. Gero, gau egin zuelarik, ekar zituen denak. 
L: Zenbat urte daramatzazue hemen, Añezkarren?
R: Igual hogeita bortz edo. Lehen taxkur bat edo bi txakur hazi ginduze baina karabanak ginduze ere bai. Gero Simón hasi ze hazten txakur gehiago eta orduan ya karabanak kendu genduze.
L: Bueno Ramona, ederki. Mila esker, esker anitz!
R: Ez da zeren.
L: Eta segi ongi e!
R: Igual, igualki.

 
Ordua  
   
Buscar en la red  
 
Google
 
Predicción del tiempo  
 

El Tiempo en Berrioplano

 
Teléfonos de interés  
  Concejo: 618 778 461

Ayuntamiento de Berriplano:
- INFO-LOCAL: 012
- Oficinas: 948 303 129
- Fax: 948 302 731
- Alguaciles: 618 969 455

Párroco: 948 280 154

Centro de Salud de Berriozar:
948 309 404

Montajes eléctricos Pamplona:
948 306 276 / 670 899 951

Mancomunidad: 901 502 503
Averías urgentes: 948 423 200

Casa de cultura María de Maeztu: 948 383 254
Biblioteca: 948 382 622

Colegio Mendialdea: 948 309 469

Escuelas infantiles:
- Berriosuso: 948 351 588
- Artika: 948 215 631

Escuela de música: 948 300 430

Piscinas municipales: 948 303 852

Edificio multiusos: 948 306 386
 
128775 visitantes han entrado en esta página
.
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ŋQuieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis