|
|
|
Secciones |
|
|
|
© Concejo de Añézcar 2009 Añezkarko Kontzejua |
|
|
|
|
|
|
|
Zendealdia 2010 |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
ZENDEALDIA 2010
Pasa den Aprilaren 20an Zendealdia ospatu genuen lehenbiziko aldiz. Zendea osatzen duten herri guztietatik pasatu zen herri ibilaldia. "Ibilaldiak gure medietan barna" programaren azkeneko txangoa izan zen, Berriobeitiko Euskara Zerbitzutik bultzatuta. Abuztuan Eltxumendira igo ginen, azaroan Ezkidira eta otsailean Ezkaba mendira.
Ibilaldi honen jatorria antzinako tradizio batean koka dezakegu, duela ehunka urte Berriogoitiko jendeak egiten zuen erromeri bitxia. Berriogoititik hasi eta, Ezkaba menditik, Artikaraino iristen ziren, baselizara hain zuzen ere. Handik, meza entzun ondoren, Berriobeitira itzultzen ziren eta herri honetako elizan kantatutako Meza ospatzen zen. Elizkizunaren ostean otamen xume bat dastatzen zuten (ogia, gazta eta ardoa) eta Berriogoitin bukatzen zuen egunak.
Lehenbiziko Zendealdiak jende asko erakarri zuen, ehun lagun baino gehiago! Eguraldiak ere jendea animatu zuen, oso egun eguzkitsu eta polita izan baigenuen. Artikako Kafetegitik hasi ginen goizeko hamarretan eta Berriozarbidea segituz hamar minututan Berriozarrera iritsi ginen. Hemendik, Kuarteletako bidea hartu eta Aizoain herria gurutzatu genuen Berriobeitira joateko. Hemen, Andralopa karrikan, lagun gehiago erantsi zitzaizkigun eta denok Berriogoitira bideratu ginen. Plazaolako Trenbideak Ballariainera eraman gituen eta hemendik Elkarte eta Oteizara ti-ta batean heldu ginen. Añezkar izan genuen atseden egiteko leku eta hamarretakorako ere aprobetxatu genuen.
Behin goxea berdindurik, ibilbidearen bigarren parteari ekin genion. Larrageta zen gure hurrengo helburua eta hilerrietako bidetik bete genuen. Hemendik Iza eta Lozako Idoietarantz bideratu ginen, beraien natura-aberastasunaz gozatuz. Lozako iturria oso ondo etorri zitzaigun, eguzkia berotzen hasita baitzegoen. Azkeneko zatia gogorrena izan zen, alde batetik nekea, bestetik itzalik falta, baina guztiok Berriobeitira iritsi ginen eta honekin batera gainditutako erronkaren poza.
Datorren urtean, dudarik gabe, experientzia errepikatuko dugu eta, aurten bezala, arrakasta handia izatea espero dugu. Dena den, badira gauza batzuk hobetu behar ditugunak: Lehenago hasi, Ballaraiaindik Elkarterako mendi-bidexka erabili, Larragetako ateka ireki, Zuastiko zubitik pasatu... Zuen iradokizunak ere kontuan hartuko ditugu!
Hurrengora arte!
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Ordua |
|
|
|
|
|
|
|
Buscar en la red |
|
|
|
|
|
|
|
Predicción del tiempo |
|
|
|
|
|
|
|
Teléfonos de interés |
|
|
|
|
|
|
Concejo: 618 778 461
Ayuntamiento de Berriplano:
- INFO-LOCAL: 012
- Oficinas: 948 303 129
- Fax: 948 302 731
- Alguaciles: 618 969 455
Párroco: 948 280 154
Centro de Salud de Berriozar:
948 309 404
Montajes eléctricos Pamplona:
948 306 276 / 670 899 951
Mancomunidad: 901 502 503
Averías urgentes: 948 423 200
Casa de cultura María de Maeztu: 948 383 254
Biblioteca: 948 382 622
Colegio Mendialdea: 948 309 469
Escuelas infantiles:
- Berriosuso: 948 351 588
- Artika: 948 215 631
Escuela de música: 948 300 430
Piscinas municipales: 948 303 852
Edificio multiusos: 948 306 386 |
|
|
|
128774 visitantes han entrado en esta página |